Lupulu.com ETBko Airean saioan

ETBko Airean saioak gonbidatuta, Lupulu.com proiektua azaltzen izan ginen arratsaldetako magazinean. Hemen ikusi dezakezue bideoa:

Gonbidapenari esker, Lupulu.com proiektua zer den azaltzeko aukera izan genuen, eta etxean garagardoa egiteko aukera erakutsi, gure KITeko osagaiekin batera. Etxean garagardoa egiteko aukera zabaltzen ari den garaiotan aukera ederra. Saioan gurekin izan ziren Igor Garagardaotsa.com proiektuaren sortzailea, Londresetik hitz egin zuena, gure beste proiektu garagardozalea Localbier.com aurkezteko probestu genuelarik, eta ZerB garagardoaren sortzaileak. Gure ustez garagardo artisauaren inguruko telebistako momentu polita atera zen.