Lupulu.com eta Localbier.com aurkezpena Kabia durangon

Aurkezpnea kabia durangon

Aurtengo Durangoko Azokan egoteko aukera izan dugu Kabi@ guneko lagunek gonbidatuta. Abenduak 6an izan ginen arratsaldeko saioa irekitzen, gurekin batera beste proiektu interesgarri asko izan ziren bertan, Skura mobile, Elhuyar histegiak, Ahotsak, Gaorss, …

Aurkezpena arlo teknikoan jorratu genuen eta bertan lupulu.com eta localbier.com proiektuak teknikoki nola antolatuak dauden erakutsi genuen. Alde batetik Lupulu esperientzia, nola antolatu online denda modu azkar batean WordPress eta WooCommerce-ekin eta bestetik Localbier TDD metodologia Symfonyrekin.