Garagardoa egiteko ikastaroak

Lupuluren xedea garagardoa egiten erakustea da beste gauza batzuen artean. Horretarako ikastaroak egiten ditugu. Zure herrian horrelako bat antolatu nahi baduzu jarri zaitez harremanetan gurekin kontaktu orrian.

Hurrengo ikastaroa: Martxoak 25ean ETXARRI ARANATZ, NAFARROA

TailerraEtxarri

 

Garagardoa egiteko ikastaroak

Ikastaroa goiz edo arratsalde batean egiteko antolatu dugu. Gehienez 4 ordu irauten ditu. Ikastaroan garagardoa egiteko beharrezkoak diren pauso guztiak jorratzen dira. Bereziki moldatu dira gure etxeetako sukaldean ditugun tresnak erabiltzeko eta prozesu osoa gure etxean egin ahal izateko buruhauste handirik gabe. Pausoak hauek dira:Garagardoa egiteko ikastaroak

  • Muztioa sortu
  • Egosketa, garbiketa eta lupuluak txertatu
  • Muztioaren hozketa
  • Hartzidura
  • Botilaratzea

Ikastaroko partaideek taldeka jarri eta talde bakoitzak 5 litro garagardo egingo ditu, modu honetan ikastaroan ikusitako pausoak errazago menderatuz.

Lupuluk ikastaroak antolatzen baditu ere edozein elkarte gonbidatzen du bere txokoan ikastaro bat antolatzera lupuluren laguntzarekin.

Jarri gurekin harremanenta informazio gehiagorako, harremanak.

Argazkia | mozzercork