20 EUSKAL GARAGARDO INTERESGARRI

Euskal garagardo aukera handia dugu zorionez gaur egun, kolore, zapore eta usain desberdinekoak gainera. Garagardo ekoizle txikiak ere goruntz doaz gurean urtetik urte, eta horrek bertako produktuen anitztasuna areagotzen du. Honekin batera, artisau garagardoa eskaintzen duten taberna, denda zein jatetxeek ere goruntz egin dute.

Lupulu.com taldeko kideok, etxean garagardoa egiteko KITak, lehengaiak eta ikastaroak eskaintzeaz gain, artisau garagardoa edatea ere gustuko dugu. Gainera, sektore honen inguruan sarea sortzea garrantzitsua dela iruditzen zaigu, bertan diharduten ekoizle zein salmenta puntuei ikusgarritasun bateratu bat emanez.

Helburu hori lortzen laguntzearren (edo behintzat ahal dugun einean), hurrengo lerroetan gure hiri zein herri desberdinetan artisau garagardoa eskaintzen duten taberna, denda zein jatetxe desberdinek gomendatutako 20 euskal garagardo aurkituko dituzue. Zapore anitztasuna, ekoizle desberdinak eta toki interesgarriak aurkituko dituzularik.

Salmenta puntu bakoitzari, bere probintzian ekoiztu eta interesgarri aurkitzen dituen bi garagardo aukeratzeko eskatu diegu (garagardoak ez errepikatzearren, salmenta puntu bakoitzari bi estilo konkretuko garagardoen inguruan galdetu diegu). Hemen dituzue 20 euskal garagardo interesgarri:

1.- OSTADAR  Laugar brewery – American IPA % 6,6 Alk. (Restaurante Makatzeta, Atxondo)

Ostadar garagardoa

“Oso garagardo orekatua dela iruditzen zait, mikatztasun puntu egokiarekin” Restaurante Makatzeta

2.- BASAJAUN Biribil brewing Imperial IPA % 8 Alk. (Beer Kupela, Iruñea)

Basajaun garagardoa

Argazkia: Beer Kupela

“Iruñeako Iturrama auzoan pentsatua eta Sesma-n ekoiztua izan den garagardoa. Basoko gizona lupuluz betea datorkigu edateko atsegina eta potentea den garagardo hau egiteko. Lupulu amerikarrak nabari dira bereziki” Beer Kupela, Iruñea

3.- BRASIL Bidassoa Basque brewery / Boulevard – Stout % 7,2 Alk. (Olajauna taberna, Andoain)

Brasil garagardoa

Ikeragarria iruditu zaigu, garagardo batean horrenbeste zapore sartzea guztiz orekan ez bait da lan erraza izaten ” Olajauna taberna, Andoain

4.- REPLICANTE Falken brewing – Imperial Stout % 10 Alk. (Basajaun, Gasteiz)

Replicante Falken

% 100 malta erabiliz ekoiztutako garagardoa, kafe, kakao edo bestelako adjunturik gabe ekoiztua, errezeta klasiko batek usain zein zaporez beteriko bizipena ekar dezakeela frogatzeko” (Basajaun, Gasteiz)

5.- GUNS AND HOPS Drunken Bros – Imperial IPA % 9 Alk. (Barley and Hops, Barakaldo)

Drunken Bros garagardoa

“Benetako nortasuna duen garagardoa. Nahiz eta %9 alkohol kopurua eduki, edangarritasun handia duen Inperial IPA oso orekatu bat da. Gainera, gure inguruan ez ohikoa den “90 min. Continuous hopping” teknika erabili dute. Aukera baduzue, bitan pentsa gabe probatu ezazue euskal garagardo hau!” (Barley and Hops, Barakaldo)

6.- ZZ+ Naparbier – Red/Amber Ale % 5,5 Alk. (El retrogusto es mío, Sarriguren)

ZZ+ Euskal garagardoa

“Malta profileko baina lupulu karga garrantzitsua duen Amber/Red garagardoa. Lupulu karga honek garagaro oso orekatua egiten du, nazio mailan erreferentzia bat egiten duelarik. Artisau garagardoetan klasiko bat” El retrogusto es mío

7.- AUPA Basqueland Brewing Project – Amerikar Pale Ale % 5,5 Alk. (Irizar etxea, Beasain)
Aupa

“Oso garagardo borobila iruditzen zait. Normalean, pale ale bat edaten dedanean, trago handirako gogoa dudanean da, egarriz nagoenean eta garagardoak oso gutxi iraun behar didala dakidanean…ta AUPAk duen zapore eta gorputzak asko gustatzen zaizkit, muy lograda! Irizar etxea

8.- EPA! Laugar Brewery – Amerikar Pale Ale % 5,2 (Talako Kantina, Bermeo)

LaugarEPA

“Laugar etxekoen EPA, Euskal Pale Ale. Erraz edatekoa da eta, era berean, Gordexolako garagardoen estilo berezia mantentzen du. Garagardo artisauekin hasiberriak direnentzat gomendagarria, dituen matizeen artean galdu eta fresko gozatzeko” (Talako Kantina, Bermeo)

9.- LASAI´SON Basqueland Brewing Project – Saison % 5,5  (Boulevard, Irun)Lasai´son garagardoa

“Saison borobila, freskagarria eta haibeste atsegin dugun “funky” puntu batekin. Urte osoan zehar gozatzeko
garagardo bikaina” (Boulevard, Irun)

10.- AMBER Boga – Amber Ale % 5,5 ( Mundo de cervezas, Getxo)

Boga

“Egunero edateko garagardo erraz bezela oso ongi dago. Trago errazekoa eta bata bestearen atzetik edateko” Mundo de cervezas 

11.- NOTIME Zarautz Beer Company eta Makatzeta –  Blanche % 4,2  (Restaurante Makatzeta, Atxondo)

No Time Zarautz Beer

Oso suabea, espezia eta zitriko ikutuekin; laranja eta lima azalak, zilantro hazi eta Cascade lupuluengatik”  Restaurante Makatzeta

12.- IRATI Brew & Roll – Belgian Dark Strong Ale % 8,1 Alk. (Beer Kupela, Iruñea)

Irati Brew and roll

“Barañainen ekoizten den kolore iluneko belgikar garagardo hau fruta zein txigortu usainak dituen malta karga handi batekin datorkigu. Egun lainotsu eta haizetsuetan lasaitasun osoz hartzeko oso aproposa…edo XVI. mendean” Beer Kupela, Iruñea

13.- OLAJAUN DUBBEL Olajauna – Belgian dubbel % 7 Alk. (Olajauna taberna, Andoain)

Olajaun dubbel

“Belgiar estiloan gure Olajaun Dubbel gomendatuko genuke, 7% ko Belgian Dubbel bat, oso orekatua non garagar eta fruta zaporeak oso zail egiten digute graduazio hori duela nabarmentzea”  Olajauna taberna, Andoain

14.- THE FIGHT ELEMENT Falken + Kolaboratzaileak – Saison % 6,2  (Basajaun, Gasteiz)

thefightelement

Laister estreinatuko den garagardoaPikuekin ekoiztua eta Monastrell kupeletan heldutako Saison bat. Sueziako Tempel ekoizlearekin eta Yakka, Yria eta Reptilian-ekin batera elkarlanean ekoiztutakoa. Lehorra, usaintsua eta oso freskagarria

Basajaun, Gasteiz

15.- ANNIVERSARY 2016 Laugar brewery – Belgian Strong Ale % 9,5 Alk. (Barley and Hops, Barakaldo)

Anniversary 2016 garagardoa

“Belgikar garagardo klasikoen parekoa da. Kolore bizikoa eta maltaren presentzia oso nabaria duen euskal garagardo bat. Fruta heldu eta likore usain suabea. Belgikar garagardoak gustuko dituen edonor poztuko duen gorputz handiko garagardoa. Denborarekin ongi helduko den garagardoa dela iruditzen zait, hortaz gorde garagardoren bat bodegan”  (Barley and Hops, Barakaldo)

16.- ESTAFETA Morlaco Imperial Stout % 8,5 Alk. (El retrogusto es mío, Sarriguren)

estafeta

“Berriz gerra ematen datoz Morlaco-koak eta uneoro hobetzen. Txokolate, kafe eta erregaliz usain nabarmenagoak dituen errezeta berria da… Ekoizle hau berriz ezagutzeko produktu bikaina” El retrogusto es mío

17.- HÖFN Mala Gissona – Porter % 5,1 (Irizar etxea, Beasain)

Höfn Mala Gissona

“MALA GISSONA etxeko HÖFNarekin geratzen naiz, oso arrazoi sinple batengaitik, ez det oroitzen gipuzkoan egindako beste porter bat edan dedanik…gustoko stout batzuk probatu baditut ere, konturatu naiz, gipuzkoan ez gerata ez porter, ez black ipa zaleak. Kontra, esan dezaket, gure tabernan, gehien saltzen deguna black ipak izango direla” Irizar etxea, Beasain

18.- OLD BLACK HOP Tito blas Chocolate Porter % 4,8 Alk. (Talako Kantina, Bermeo)

Old Black Hop garagardoa

“Gorlizeko kobazuloan sortu zen lehendabiziko Tito Blas originala. Ez da edonorentzako. Gure tabernan gutxi dira eskatzen dutenak, eta hala ere, egiten dutenek, errepikatu egiten dute” Talako Kantina

19.- IMPERIAL STOUT Bidassoa Basque Brewery Imperial Stout % 10,2 Alk. (Boulevard, Irun)

Euskal garagardo beltza.

Argazkia: Dorado y en botella

“Imperial Stout zaporetsua eta boteretsua, denborarekin izugarri hobetu eta boroboltzen dena. Afal ostean patxadaz gozatzeko oso aproposa” Boulevard, Irun

20.- AUPA TOVARISCH Laugar Brewery Imperial Stout % 11,3 Alk. ( Mundo de cervezas, Getxo)

Aupa Tovarisch euskal garagardo bat“Stout garagardo lodi eta alkohol kopuru handikoak gustuko dituztenentzat bikaina da hau. Mikatztasuna eta alkohola ondo uztartzen ditu”  Mundo de cervezas, Getxo

Euskal garagardo aukera paregabea dagoela argi geratu dela espero dugu, eta hemen ezagutzera emandakoak adibide bat besterik ez direla. Bilatu, dastatu eta partekatu!

Spiegelau etxearen artisau garagardo edalontzietan %25eko beherapena lortu dezakezuela jakinarazten dizuegu erosi  hurrengo kodigoarekin ( Kodigoa: Localbier2016 )  webgune honetan: www.spiegelau.es )

Spiegelau4