Bidaltze politika

Gure on-line dendan egiten diren erosketen bidalketak 5-7 lanegun bitartean jasoko dituzu zure etxean behin ordainketa egina dagoela zihurtatzen den unetik.

60 € -tik gorako erosketek dohan izango dituzte bidalketa gastuak eta erosketa egiten den momentu berean egingo du kalkulua dendako kalkulagailuak. Kalkulu hau, erosleak bidalketa helbidea jartzen den momentuan egingo da.

Gainontzeko erosketen bidaltze gastuak erosketaren pisuaren arabera kalkulatuko dira. Hurrengo prezioak izango dira pisu eremu bakoitzerako (BEZ barne):

 2 Kg arte:   5,05 €                                  2,01 – 4 Kg bitartean: 6,66 €

4,01 – 6 Kg bitartean:  8,23 €              6,01 – 8 Kg bitartean: 9,56 €

8,01 – 10 Kg bitartean:  10,53 €          10,01 – 15 Kg bitartean: 11,86 €

20 Kg arte: 13,31 €

Erosketa zuk zeuk jaso nahi baduzu, jarri zaitez gurekin harremanetan. Hurrengo helbidean jasotzeko aukera izango duzu (aurretik gurekin harremanetan jarrita): Aralar plaza 1, 20100 Errenteria (Gipuzkoa).

Eskaria zure etxean jasotzean, zihurtatu zaitez dena egoera onean dagoela, eta eskatu duzun bezela helarazi zaizula. Jaso duzunarekin konforme ez bazaude, garraio enpresaren albaranean jakinarazi ezazu aurkitu dituzun kalte edo akatsen berri emanez.

OSO GARRANTZITSUA, eskariak nolabaiteko akats edo kalterik balu, eskaria jaso eta 24 orduren buruan jakinarazi mesedez.  Denbora hau igaro ondoren jakinarazten badiguzu, beste produktu berri bat helarazteko gastuak zure kontura izango dira.